Ihurreko Jaien hasierako txupinazoa bihar izango da, 18:00etan
Iluntzean herri afaria egingo dute eta larunbat eguerdia kalderete lehiaketa.
Ihurreko Jaiak maiatzaren 1ean eta 2an izango dira eta egitarau zabala antolatu dute. Festei hasiera emango diete txupinazoarekin eta buruhandiekin, 18:00etan. Trikipoteoa 19:30ean izango da. Iluntzean herri afaria egingo dute, 21:00etan. Tiketak 20 euroan zeuden, baina asteartea zen izena emateko azken eguna. Afalostean trikitilariak egongo dira, 22:00etan. Mikeltxi Dj-ak gaua girotuko du, 03:00ak arte.
Haurrentzako jolasekin hasiko dute bigarren eguna, 11:30ean. Gesaltza txaranga 12:30ean arituko da. Ondoren, kalderete sariak banatuko dituzte herri bazkariaren aurretik, 14:00etan. Bazkarirako txartelak eskuratzeko epea asteartera artekoa zen. Bazkalostean bingo, mus eta toka txapelketak egongo dira, 17:00etan. Gesaltza txaranga arituko da, 19:30ean.
Tortilla patata lehiaketarekin festei amaiera emango zaie, 20:00etan.













