Olaberri auzoko jaiak ospatuko dituzte Zegaman, ostiralean hasita
Jendetza Olaberri auzoko jaietan. Zegamako Udala Olaberri auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Zegaman. Auzoko III. Mus txapelketarekin emango dioete hasiera festari, bihar arratsaldean 16:00etan. Izen ematea ordu erdi lehenago irekiko dute eta pintxoak eta edariak izango dira. Bikoteko 20 euro balio du izen emateak.
Larunbaterako egun osoko egitaraua dago antolatuta. Gurutze Santuko ermitan meza egingo dute 11:00etan eta ordu berean emango zaio hasiera txirrindu probari. Eguerdi aldera, 12:00etan botako dute txupinazoa eta toka txapelketari hasiera emango diote ordu erdi beranduago. Parte hartzeko izen ematea 13:15rera arte egongo da irekita.
Auzo bazkaria egingo dute 14:30ean hasita eta haurrentzako jolasak eta puzgarriak izango dira gero, 16:30etik aurrera. Herri kirol erakustaldia 18:30ean izango da, eta txoripanak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da. 21:00etatik aurrera Dj Smallekin dantzaldia.













