Urkiko auzotarrek festa asteburua izango dute
Ohi bezala, erromeria giroko festak izango dira. Larunbatean, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak ariko dira, igandean Laja II.a eta Lutxurdio.
Urkiko auzotarrek festa asteburua izango dute, Gurutze deunaren jaiak ospatzeko. Bi eguneko festa jardunaldia izango dute, larunbatean hasi eta igandean amaituta. Iluntzean emango diote hasiera ofiziala, 20:00etan, eta lagunarteko afariarekin zein Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien sasoiarekin girotuko dute gaua.
Igandea, berriz, zaindariaren eguna izango da, eta meza nagusia egingo dute, 11:00etan hasita. Ondorengo ekitaldi guztiak Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dituzte: eguerdiko hamaiketakoa eta arratsaldeko erromeria, hain zuzen. Tartean, bazkaria eta XLI. Toka Txapelketa ere izango dituzte.
Gaur azken eguna
Otorduetara apuntatzeko azken eguna gaur izango da, eta bertaratu nahi duenak 680 342 121 zenbakira deitzea besterik ez du izango. Ekitaldietara animatzeko deia egin die antolakuntzak itsasondoar guztiei.














