Idiazabalgo mamirik onena, Mariasun Elortzarena
Gazta azoka egiten ari dira Idiazabalen, gaur eta bihar. Mami lehiaketan hamalau lagunek hartu dute parte.
Mami lehiaketako irabazleak.Idiazabalgo Udala. Idiazabalen Gazta asteburua dute. Gaur, 11:00etan ireki dute Gazta azoka eta jarraian, mami lehiaketa jokatu da.
Hamalau mami aurkeztu dituzte lehiaketara eta irabazlea Mariasun Elortza izan da, 162,5 punturekin (saria Alex semeak jaso du), Juli Imazek, Montse Delgadok eta Iñaki Ibañezek osatutako epaimahaiakk ebatzi duenez.
Bigarrena Oier Eziolaza izan da 156 punturekin eta hirugarrena Maria Teresa Auzmendi, 151,5 punturekin.
Ekitaldi gehiago ere izan da eta arreta berezia sortu du Japoniako sake edariarekin European Cheese Route Elkarteko gaztekin egindako dastaketak. Javier Sanchez Garciak gidatu du.
Bazkari herrikoiaren ondoren, festak jarraituko du Idiazabalen. Egitaraua, ondorengoa da:
- 16:30. Artzainaren sekretuak, Aritz Ganboak lagunduta, Mikel Deunaren plazan.
- 17:30. Show Cooking, Iker Markinez (Kaxola) eta Ane Lore Lasa (R jatetxea) sukaldariekin, plazan.
- 18:00. Idiazabalgo gaztetxoen triki txaranga, erraldoi txikiek lagunduta.
- 19:00. Eingo taldearen eskutik, kantu eta dantza emanaldi ibiltaria.
Bihar, gazta txapelketa herrikoia
Bihar, ere jarraituko du Gazta azokak. Ondorengoa da egitaraua:
- 10:00. Azoka irekiera eta txistulari kalejira.
- 11:00. Umeentzako herri kirol tailerra, futbito zelaian.
- 11:30. Gazta txapelketa herrikoia, plaza nagusian.
- 11:45. Gazta egite eta ketze erakustaldia, era moderno eta tradizionalean, Txomenarena parkean.
- 12:30. Artaldea pasako da herriko kaleetatik. Ondoren, ile mozte erakustaldia, EAME Euskal Ardi Moztaileen eskutik, Txomenarena parkean.
- 14:00. Omenaldia eta sari banaketa, udaletxearen aurrean.
Argazkiak: Idiazabalgo Udala.
























