Legazpiko haurren danborrada, iruditan
Hasierako ibilbidea aldatuta, kiroldegitik abiatu eta amaitu zen, herri erdigunetik igarota.
Santikutz jaietako haurren eta gaztetxoen danborrada berezia izan da aurten. Eguraldi iragarpenak oso onak ez zirela eta, antolakuntzak Bikuña kiroldegian egitea erabaki zuen, baina azken momentuan ateri eta eguraldi segurua zela ikusita, kalera atera ziren herriko danbor eta upel jole txikiak, Legazpi Musika Bandako kideekin eta Ormazarreta zalditegiko zaldiekin batera. Kiroldegitik irten, eta herriko erdigunea zeharkatu ondoren, kiroldegira itzuli ziren gero, korporazio txikia ere tartean zutela.













