Herri danborradak 700 partaide baino gehiago izan ditu aurten
Inoizko partaidetzarik altuena da. Antolaketa taldeak erreleboa eskatu du hurrengo edizioetarako.
Legazpiko Santikutz jaietako herri danborradak 700 partaideren langa gainditu du aurten. Euri iragarpenei aurre eginez, maiatzaren 2ko gauak herri osoa zeharkatu zuen, hiru zutabetan banatuta hiri ibilbide desberdin eginez. Hiru taldeak erdigunean elkartu ziren, azken zatia elkarrekin egiteko eta plazan denak batera jotzeko amaierako ekitaldian.
Aurten, danborra eta upela joz, hemeretzi konpainia atera dira kalera, bi zatitan banatutako Legazpi Musika Bandarekin eta Trapalata txarangarekin batera.
Azken urteetan danborrada honen antolaketaz aritu den taldeak erreleboa eskatu du datozen edizioetarako.
















