Ormazarretako zaldiek erraldoiekin egin dute dantza aurten
Santikutz jaietan ohiko ekitaldi bihurtu den zaldi erakusketan aurtengo sorpresa izan da. Euriak ez zuen lortu ikuskizuna zapuztea.
Ormazarreta zalditegiko zaldiek eta zaldunek Santikutz jaietan eskaini ohi duten erakustaldiak sorpresaren bat izaten du gordeta Kale Nagusiko hitzordua iritsi arte. Aurten ere ez dute hutsik egin, eta publikoa txundituta uztea lortu zuten berriz, Legazpik Erraldoi Konpartsako lau erraldoiekin batera egin zuten koreografiarekin.
Atzo, maiatzaren 3ko arratsaldean, jaietako egun nagusian, eskaini zuten ikuskizuna zaldiek eta erraldoiek, euriari aurre eginez. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina publiko ugari elkartu zen Kale Nagusian.
BIDEOA ETA ARGAZKIAK: Ormazarreta zalditegia eta Gorka Gomez






















