Urkian, urteko lehen festa asteburua
Toka txapelketan, Irati Garmendia nagusitu zen emakumeetan, Joxe Mari Agirre gizonetan, eta Aritz Arroyo mutikoetan. Saskia, Iñaki Etxanizentzat izan da.
Toka txapelketako irabazleak: Irati Garmendia nagusitu zen emakumeetan, Joxe Mari Agirre gizonetan, eta Aritz Arroyo mutikoetan.A. G. Itsasondoko Urkia auzoan, urteko lehen festa asteburua izan dute, maiatzeko Gurutze Deunaren festak ospatu baitituzte. Behin jaiak amaituta, festen balorazioa egin du Urkiko Jaien batzordeak.
Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, «jende mordoa» elkartu da Urkiko jaietan, eta «giroa bikaina» izan da. «Larunbatean jende gutxiago izan bazen ere, igandeko mezara eta hamaiketakora 60 lagun inguru bertaratu ziren, eta arratsaldean 40 pertsonak hartu zuten parte toka txapelketan». Tokan, Irati Garmendia nagusitu zen emakumeetan, Joxe Mari Agirre gizonetan, eta Aritz Arroyo mutikoetan.
Saskiaren zozketa
Saskia zozketatzea ere, Urkiko jaietako tradizioetako bat izaten da. Zozkatutako saskiaren zenbaki irabazlea 3.318 izan zen, eta bertan agertu zen irabazlea, Iñaki Etxaniz.
Irailean gehiago
Irailean itzuliko da urteko bigarren festa giroa Urkira, Gurutze Deunaren jaietan.













