Aramako II. trikiti jaialdia egingo dute maiatzaren 30ean
Trikitilari eta panderojole gonbidatu ugari izango dira Araman. Bazkaria egingo dute ondoren. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.
Aramako trikitixa jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dute hilaren amaierarako. Aurrenekoaren formatu bera izango duen arren, arratsaldean partez goizean egingo dute jaialdia, maiatzaren 30ean, 12:00etan hasita, parkean bertan.
Ondorengo trikitilariek parte hartuko dute: Kristina Solano eta Amaia Oreja, Eneko Dorronsoro eta Ibai Nikolai, Josune Otegi eta Arene eta Uxue Ayerza, Enaitz eta Erkizi, Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga, eta Iker Sukia, Daniel Oiarbide, Aritz Markinez eta Peio Urdangarin.
Ondoren, bazkaria antolatu dute. Txartel mugatuak egongo dira, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Maiatzaren 15a izango da horretarako azken eguna, aramatrikitixa@gmail.com helbidera mezua idatzita.
Bi menu izango dira, prezio banarekin: helduena, 25 euroan, eta haurrena, 15 euroan.













