Bazkaria eta liburu aurkezpena San Isidro eguna ospatzeko
Igandeko bazkarian izena emateko epea asteazkenean amaituko da.
Zeraindarrak Oiharte sagardotegian, artxiboko irudi batean.ZERAINLAB San Isidro eguna aurreratuta ospatuko dute datorren igandean Zerainen. Bazkaria egingo dute Oiharte sagardotegian 14:00etan, Aitor Alvarez eta Haritz Markinez Marki trikitilariek alaituta. Aurretik triki-poteoa izango da Mandion eta Ostatun. Sagardotegiko bazkariak 43 euroko prezio du eta haurrentzako menua ere badago aukeran, 25 euroan. Bihar da, asteazkena, izena emateko azken eguna eta izen ematea Mandion edo Ostatun egin daiteke.
San Isidro eguneko egitarauarekin jaraitzeko, maiatzaren 13an, asteazkena, Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua aurkeztuko du kultur etxean, 19:00etatik aurrera.













