Elkartasun Jaialdia Beasaingo gaztetxean, larunbatean
Beasaingo, Ordiziako eta Zaldibiako gaztetxeek antolatuta, Defentsa Komunitatearen Erresistentzia Kutxa hornitzeko izango dira irabaziak.
Elkartasun Jaialdiko irudia, iaz, Azpeitiko gaztetxean.Hitza Larunbatean, maiatzaren 9an, Elkartasun Jaialdia egingo dute Beasaingo Melmak gaztetxean, Beasaingo, Ordiziako eta Zaldibiako gaztetxeek antolatuta. Mahai-ingurua, erakusketa eta kontzertuak izango dira.
18:00etan hasiko da, mahai-inguruarekin. Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladaren bizipenak partekatuko dituzte, Durangoko Kaletik gaztetxeko, Lizarrako Sugarra gaztetxeko, Azpeitiko gaztetxeko eta Beasaingo gaztetxeko kideen parte hartzearekin.
19:30ean erakusketa eta poteo girotua izango da, eta 21:00 aldera afaltzeko aukera egongo da. Gauari amaiera emateko, kontzertuak egingo dituzte Berandu baino lehen, Derrumbe, DJ Denz B2B I.rat.I eta DJ Nazak.
Gaueko irabaziak Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatearen Erresistentzia Kutxa hornitzeko izango dira.













