Emozioen kudeaketa lantzeko doako ikastaroa Seguran
Segurako Udalak eta Cebanc-ek antolatu dute. 55 urtetik gorako herritarrei dago zuzendura ikastaroa.
Emozioaren kudeaketarako estrategiak: erresilientzia, autoestimua eta doluaren kudeaketa izenburupean ikastaroa antolatu dute Segurako Udalak eta Cebanc erakundeak elkarlanean. Ikastaroa doakoa da eta 55 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta. Interesa eduki ez gero, gazteagoek ere eman dezakete izena eta ondoren, kopuruaren arabera landuko da.
Saioak maiatzaren 9tik ekainaren 9ra bitartean eskainiko dituzte, astelehen eta asteartetan 17:00etatik 19:00etara Danon Gelan. Guztira zortzi saio praktiko eskainiko dituzte eta parte hartzaileek “erresilientzia lantzeko estrategiak, autoestimua indartzeko baliabideak eta doluari aurre egiteko oinarrizko bitartekoak barneratzeko aukera izango dute, modu parte hartzailean landuta.
Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Izena maiatzaren 8ra bitartean eman daiteke Kultura sailean, udaletxean bertan edo kultura@segura.eus helbide elektronikora idatzita.













