Ianire Aranzabe eta Esanezin, ostiralean Latxartegin
Altzagarateko musikariak 'Hormetan idazten' ikuskizuna eskainiko du 20:00etan. Sarrerak salgai daude Latxartegiren leihatila digitalean.
Altzagarateko Ianire Aranzaberen Esanezin proiektu musikala ezagutzeko aukera izango da ostiralean, 20:00etan, Latxartegi aretoan. Musikari honek Hormetan idazten ikuskizuna eskainiko du. Iñigo Asensio izango du lagun, piano, sintetizadore, baxu eta kontrabaxuarekin, baita Igor Telletxea ere, bateria eta perkusioarekin.
Sarrerak salgai daude 10 euroan Latxartegiko leihatila digitalean, eta aretoko sarreran ere izango dira, bihar, 19:00etatik aurrera.













