Mirandaola eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken egunak
Leknazpi elkarteak untxi kalderetea prestatuko du. Bihar asteazkenera arte egongo dira salgai txartelak 7 euroan Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan.
Gaur da azken eguna igandeko Mirandaola eguneko bazkari herrikoirako txartelak erosteko Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan, 7 euroan. Euskal untxiaren kalderetea prestatuko du bazkaltzeko Lekanazpi elkarteak, eta postrea udalak jarriko du. Edaria Mirandaola tabernan erosi edo norberak eraman dezake.
Txartelak soberan geratzen badira, egunean bertan ere erosi ahal izango dira Mirandaolan, bazkaria hasi aurretik.













