Argazki lehiaketen lehiaketako lan irabazleen erakusketa gaurtik aurrera Legazpin
Ikatza elkarteak antolatuta, 'Argizaiola Trofeoa. 1980-2025' bilduma egongo da ikusgai Kultur Etxean hilaren 22ra arte.
Argizaiola Trofeoa. 1980-2025 izenburupean, argazki erakusketa jarriko du ikusgai Ikatza argazkilari elkarteak gaur arratsaldean Legazpiko Kultur Etxean. Hilaren 22ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
Euskal Herriko hainbat argazki lehiaketatan lehen hiru postuetan geratutako egileen artean egindako lehiaketa da Argizaiola Trofeoa, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkarteak antolatutakoa. Lehiaketa horien artean Ikatzak antolatutako Legazpi Hiria dago. Argazaiola Trofeoari argazki lehiaketen lehiaketa deitzen diote.
Erakusketa honetan, 1980 eta 2025 tarteko Argizaiola edizioetako irabazleen eta akzesitak jaso dituzten argazkilarien lanak jarriko dituzte ikusgai. Lehiaketaren ikuspegi historikoa eskainiko du, alegia.













