Ekainaren 6an boxeo jaialdia egingo dute Zumarragan
Ekaitz Jaunarena eta Gabriel Moreno herritarrek parte hartuko dute
Ekainaren 6an, 20:00etan, boxeo jaialdia egingo dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Bederatzi konbate egingo dituzte. Jaialdian parte hartuko dutenen artean Erlantz Tejada profesional bizkaitarra eta Gabriel Moreno eta Ekaitz Jaunarena amateur zumarragarrak daude. Amateurren pisaketa ekainaren 6an bertan izango da: 18:00etan, Zumarragako Galilea tabernan. Sarrerak Aitube Berri, Urzubi eta Galilea tabernetan jarri dituzte salgai.













