Igaraldek bisitari taldea jaso du Errota Eguna ospatzeko
Lenbur Fundazioak larunbatero antolatzen ditu bisitak Brinkolako errotara. Datozen bi larunbatetan ere izango da aukera funtzionamenduan ikusteko, Ogiaren Txokoa bisitatzearekin batera.
Tibur Agirrek martxan jarri zuen errota bisitarientzat.Unai Segade Goierriko eta Gipuzkoako beste errotak bezala, Brinkolako Igeralde errotak ere bisitariei ateak ireki zizkien igandean, bere eguna ospatzeko. Tibur Agirre gidari zutela eta errotari lanak egunez, martxak jarri zuen bisitariei horrelako azpiegitura batek nola funtzionatzen duen erakusteko.
Erroten Egunen ez ezik, beste egun askotan ere ikusi daiteke Igaralde funtzionamenduan, Lenbur Fundazioak antolatzen dituen bisitetan. Datozen asteburuetan ere bisitatu ahal izango da, larunbatetan, 16:30ean. Izena eman behar da aurretik 943 73 04 28 zenbakira deituta edo mirandaola@lenbur.com helbidera idatzita. Bisita osatzeko, ondoan dagoen Igaralde baserriko Ogiaren Txokoa ere ikusi ahal izango da.
















