Arguedasko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak
Ordiziako talde feministak bihar, asteazkenea egingo du, 19:00etan, plazan. Beasaingo talde feministak, ostegunean, 19:30ean, egingo du Erauskin plazan, eta Lazkaoko talde feministak ostegunean 19:00etan, plazan. Itaiaren lehen elkarretaratzea Legazpin maiatzaren 21ean izango da, ostegunean, 18:30ean Paso Txominen. Beasainen, aldiz, maiatzaren 24an izango da, igandean, 18:00etan Bideluze plazan.
Itaiaren elkarretaratzea Bideluze plazan, artxiboko irudian.Itaia Arguedasko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte. Ordiziako talde feministak bihar, asteazkena, 19:00etan, Plaza Nagusian, eta ostegunean Beasaingo talde feministak (19:30ean Erauskin plazan) eta Lazkaoko talde feministak (19:00etan, plazan), eta Goierrin bi deitu ditu Itaiak, Legazpin eta Beasainen bana. Atzo maiatzaren 18an zabaldu zuten Arguedasen gizon bat Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelera joan zela eta emaztea hil zuela aitortu zuela. Lehen datuen arabera, asteburuan izan zen hilketa. Euskal Herriko aurtengo bosgarren indarkeria matxista kasua da.
Legazpin maiatzaren 21ean izango da Itaiaren elkarretaratzea, ostegunean, 18:30ean Paso Txominen.
Beasainen, aldiz, maiatzaren 24an izango da, igandean, 18:00etan Bideluze plazan. Beasaingoa “festen testuinguruan erasoak areagotzen eta normalizatzen” direla salatzeko ere baliatuko du Itaiak. “Jakitun gara batzuk salatu egiten direla, baina beste hainbat isilpean jasaten dira. Ezinbestekoa da eraso ororen aurrean erantzun irmo bat eman eta erasotuei babesa adieraztea”. Eraso horien aurrean duten protokoloa martxan dutela gehitu dute, eta mugikor zenbaki bat eman dute erasoren bat ikusi edo jasan dutenentzat: 604 100 469.













