'Hutsune handi bat' dokumentala Legazpin ikusgai, ekainaren 2an
Zumarraga-Urretxun heroinak eta HIESak utzitako arrastoa aztertzen duen lana da. Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatu du emanaldia, eta sarrerak salgai daude.
'Hutsune handi bat' dokumentalaren estreinaldia. Asier Zaldua Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogoratzen dituen Hutsune handi bat dokumentala Legazpin ikusteko aukera izango da. Ekainaren 2an proiektatuko dute Latxartegi aretoan, 19:00etan.
Beti Gazte Animakzio Elkarteak antolatu du emanaldia, eta sarrerak salgai daude, 6 euroan, labur.eus/hutsunealegazpin webgunean.
Hutsune handi bat Anne Zufiaurreren eta Alex Areizagaren lana da, eta urtarrilean estreinatu zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan, protagonistetako batzuen mahai inguru eta guzti. Oihartzun handia izan zuen estreinaldiak, eta ondoren emanaldi gehiago eskaini zituzten areto hartan. Orain, Legazpira dator.
Hona hemen bere trailerra:













