Subeltza Eguna ospatuko dute herriko taldeek larunbatean
Latoga, Loak eta Melting Picks plazako oholtzara igoko dira arratsaldean, eta gaueko kontzertuan Velvet Bullets eta Xaukena izango dira.
La Toga taldeaSubeltza kolektiboa Subeltza egunaren edizio berri bat ospatuko da larunbatean Legazpin, goizean Musikaldiak herri osoan zehar jarriko duen musika giroa osatuz.
Larunbateko arratsaldea eta gaua Subeltza kolektiboaren baitan biltzen diren taldeentzat izango dira. Herriko musikariek udalak utzitako Bikuñako lokaletan egiten duten lana ezagutzera emateko helburuz sortutako eguna da, eta 2008an ospatu zuten orduko musikariek lehen edizioa. Ordutik 2014an, 2016an, 2017an, 2018an, 2019an, 2022an eta 2024an ere egin da. Aurtengo edizioa Musikaldiak goizean jarritako musika giroa osatzera dator.
Subeltza Egunak bi kontzertu izango ditu, eta biak Euskal Herria plazan izango dira. Lehenengo txandan Latoga, Loak eta Melting Picks arituko dira, 18:00etan hasita. Loak taldearena emanaldi berezia izango da, formazioan aldaketak egin dituztelako. Gauean, berriz, Velvet Bullets eta Xaukena arituko dira oholtzan, 22:30etik aurrera.

Melting Picks

Velvet Bullets

Xaukena

Loak













