Beasaingo festen bigarren eta azken zatia ospatuko dute gaurtik igandera
Biharko mozorro eguna izango da egun handia, baina gaur eta etzi ere ekitaldi ugari daude.
Gazte talde bat iazko Loinatz jaietako mozorro egunean.Tere Madinabeitia Asteazken eta osteguneko etenaldiaren ostean, gaur ekingo diote beasaindarrek Loinatz jaietako bigarren eta azken asteburuari. Hiru egun izango dituzte aurretik azken txanpa horretan. Bihar izango da egun nagusia: mozorro eguna. Baina gaur eta igandean ere ekitaldiz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango da.
AFARI HERRIKOIAK
Gaur eta bihar auzolanean prestatutako afariak eskainiko dituzte Gora Beasain ekimeneko boluntarioek; errazioak, kazolatxoak, ogitartekoak… Plaza azpian izango dira, 20:00etatik 23:30era. Kroketak, txanpiñoiak, haragi gisatua edo patatak daude aukeran, eta edateko ardoa, sagardoa, garagardoa edo freskagarriak.
TONBOLA
Kilometroetako Tonbola Zubimuzu plazan egongo da bihar, 11:30etik 23:30era. Urriaren 4an ospatuko den Kilometroak jaiaren 50. edizioaren barruko ekimena da tonbola, eta Gipuzkoako hainbat elkarte, merkatari edota eragilek emandako 10.000 sari ditu. Beasainen, saria egokitzen ez zaien txartelek ere izango dute aukera, Bareak merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko bonoaren zozketan sartuko baitira.
HOLI FESTA
Aurtengo berrikuntzetako bat da udalak proposatutako Holi Festa. Bihar da, 18:30etik 19:30era Iturralde plazan. Arropa zuriarekin edo zikindu daitekeen arroparekin joatea gomendatu dute, baita begiak babesteko betaurrekoak erabiltzea ere.
DANTZA TOPAKETA
Beasaingo 24. Dantza Topaketa igandean izango da. Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak, Gasteizko Adurtza Dantza Taldeak eta Arrotxapeako Arrotxapea Dantzan Dantza Taldeak parte hartuko dute. 10:30ean auzoetatik erdigunera irtengo dira taldeak dantza egitera, eta 12:30ean elkartuko dira hirurak Erauskin plazan. 13:30ean Bideluze plaza izango da elkargunea, eta dantza poteo irekia egingo dute 17:30ean Kale Nagusian. Bukatzeko, 19:00etan azken kalejira izango da Erauskin plazan. Goierriko erraldoi eta buruhandien topaketa ere izango da.
HERRI KIROLAK
Jaietako azken ekitaldia herri kirol jaialdia izango da, igandean 18:30ean Dolarea parkean. Kirolari hauek ariko dira: Iker Vicente, Julen Alberdi, Irati Astondoa, Uxue Ansorregi, Haritz Goena (Lazkaomendi) eta Unai Etxeberria (Ezkio) aizkoran, eta Xabier Aranburu (Idiazabal), Gari Garmendia (Idiazabal), Estefania Etxebeste eta Udane Ostolaza harri jasotzen.
Azken asteburuko egitaraua
Maiatzak 22, ostirala
18:00. Erraldoi eta buruhandien irteera. Ekaitz konpartsa, Goizeresi txistulariak, Loinatz Musika Eskolako banda eta txistulariak, eta Doinuzar gaiteroak.
19:30. Kantu-jiraren irteera, musika eskolako trikitilariek lagunduta, Igartzatik Bideluzera.
20:30. Dantzaki eskolakoen dantza erakustaldia, Gernika pasealekuko frontoian.
21:00. ‘Beasain jaietan’ urtekariko kolaboratzaileen eta babesleen afaria, Beti Bizi elkartean.
22:00-01:00. Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko informazio gunea, Gipuzkoa plazan.
22:30. Kontzertuak: Pho-Bo eta ondoren Puro Relajo, Bideluze plazan.
Maiatzak 23, larunbata: Mozorro eguna
10:00. Sukaldaritza lehiaketa herriko elkarteen artean, Loinazko San Martin plazaren azpian.
11:00. Kalejira, Oiartzungo Xirolarru taldearekin.
11:00. Erretiratuentzako toka eta igel txapelketak, Arana kalean.
13:00. Sukaldaritza lehiaketako jakien aurkezpena.
16:00. Gazteen arteko xake txapelketa, Murumendi ikastetxean.
16:00-20:00. Botiltzar edo Botiltxar programa, herrian zehar.
18:30-19:30. Holi festa, kolorea, musika eta dantza. Iturralde plazan.
19:00. Nafar jotak, Erauskin plazan (euria bada, Gernika pasealekuko frontoian).
21:00-01:00. Indarkeria matxista prebeniteko eta aurre egiteko informazio gunea, Gipuzkoa plazan.
23:00. Maskak taldearen kontzertua, Bideluze plazan.
Maiatzak 24, igandea
10:00. Esna-deia, Iturengo Aurtizko joaldunak, eta Loinatz Musika Eskolako txistulariak eta tronpeta jotzaileak.
10:45. 24. Dantza Topaketa. Dantzarien ibilaldia, auzoetatik abiatuta.
12:00. 62. Beasaingo Hiria argazki lehiaketa, eta jarraian erakusketaren inaugurazioa. Ekainaren 7ra arte, 18:00etatik 20:00etara zabalik; larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara ere bai (astelehenak eta astearteak itxita). Igartzako jauregiko erakusketa aretoan.
12:30. Dantzarien topaketa, Erauskin plazan.
17:30. Goierriko erraldoi eta buruhandien topaketa: Beasain, Ordizia, Segura, Lazkao, Idiazabal eta Legorreta. Bideluze plazan.
18:00. Azken kalejira.
18:30. Herri kirol jaialdia, Dolarea parkean (euria bada, Gernika pasealekuko frontoian).
Txosnetako egitaraua
Maiatzak 22, ostirala
19:00. Hamarru elektro-txaranga.
22:00. Kontzertuak: Irtenbide, Ganibet eta Kulto Kultibo taldeak, eta Lyma DJa.
Maiatzak 23, larunbata
22:00. Kontzertuak: Gorroto Bala, 721, Kitziki erromeria, Egurra ta Kitto After DJa.













