
Ur, zabor tasa eta kiroldegiko tarifetarako eta zailtasun ekonomikoak dituzten 16 urte arteko nerabeentzako laguntzak ere onartu ditu. 1931n hautatutako udal korporazioa aitortu eta omenduko du udalak.

Gizarte Zentroan egin zuten sari banaketa ekitaldia atzo, argazki erakusketa irekitzearekin batera. Mikel Bravo, Santi Fernandez de Quincoces eta Gorka Gomez izan dira saridunak.

Konposatu zituen genero ugaritako musika-piezen berreskurapena gizarteratuko dute haren bilobek, urte guztian zehar hainbat kontzertu antolatuta. Larrearen bizitza eta obra jasotzen dituzten liburua eta ikus-entzunezkoa ere ondu dituzte. Gaur, Urruñako elizan (Lapurdi) organo, tenor eta abesbatza kontzertua izango da.

Adimen Artifiziala erabiliz bere ideia jarioari bide ematen dio Koldo Huicik (Beasain, 1989). Asko zabaldu da sare sozialetan Loinatz jaietarako egin duen bideoa.

Txirrindulari lasterketen antolatzaile, arduradun eta zaletasunaren bultzatzaile izan zen 60 urtean. Atzo hil zen, 87 urterekin. 2024an omendu zuten, Kirol Sarietan.

Ordiziarra duela 42 urte hasi zen lan horiekin Legazpin bertan. Jubilatu egiten delako utziko du lana.

Berrituta eta ukitu modernoago batekin inauguratu zuten atzo arratsaldean Idiazabalgo Gurutze Berri auzoa. Bi urtez luzatu dira lanak eta 2,2 milioi euroko aurrekontua izan dute.

Biharko mozorro eguna izango da egun handia, baina gaur eta etzi ere ekitaldi ugari daude.

Bi musikari argentinar dira gonbidatuak. Matias Sagresasek organoa joko du, eta Juan Ignacio Emme izango du ondoan, biolontxeloarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, dohainik

Igogailurako pasabideak jartzeko lanak egingo dituzte eta ondorioz, bidea egun osoan egongo da itxita maiatzaren 25ean.

Maiatzaren 28ra arte egongo da matrikulazio epea zabalik. Edozein adinetako jendeari eskaintzen dio musika ikasten hasteko aukera Lazkaoko musika eskolak, gazteei zein helduei.

Beasaingo Loinatz jaien bigarren asteburua, Xabi Ormazabalen oroimenezko mendi festa Urretxun, Subeltza Eguna Legazpin, Dantza Asteburua Ordizian, Eltziego Eguna Idiazabalen, Saturdiko festa Zaldibian, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.