Geltokirako bidea itxita egongo da ibilgailuentzat astelehenean
Igogailurako pasabideak jartzeko lanak egingo dituzte eta ondorioz, bidea egun osoan egongo da itxita maiatzaren 25ean.
Ormaiztegin, geltokirako sarbideak hobetzeko lanak direla eta, maiatzaren 25ean, astelehena, ibilgailuek debekatuta izango dute egun osoan zehar geltokira doan bidea erabiltzea, baita Monseñor Irizar kaleko igoeran aparkatzea ere. Eztanda Ertzerako sarbidea normaltasunez mantenduko da.
Igogailurako oinezkoentzako etorkizuneko pasabideak jartzeko lanak egingo dira, eta, beraz, ibilgailu handiek okupatuko dute bidea.
Geltokira oinez iristeko eskailera ere itxita geratuko da, baina errepidearen ertzetik oinezkoentzako pasabide bat jarriko da













