Lazkao Txiki Musika Eskolako matrikulazio epea irekita dago
Maiatzaren 28ra arte egongo da matrikulazio epea zabalik. Edozein adinetako jendeari eskaintzen dio musika ikasten hasteko aukera Lazkaoko musika eskolak, gazteei zein helduei.
Lazkao Txiki Musika Eskolaren 2024ko Musikaldiko emanaldi bat.Lazkao Txiki Musika Eskola Lazkao Txiki Musika Eskolako 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea ireki zen atzo, eta maiatzaren 28ra arte iraungo du. Matrikulazioaz informatzeko www.lazkaotxikime.com-en aurkitu, lazkaotxikime@gmail.com-era idatzi edo 943 08 68 69 telefonora deitu daiteke. Musika Eskolako bulegoa ere irekita dago astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 18:00etara.
Adin guztietako jendea
Edozein adinetako jendea animatzen dute matrikula egitera. Bost adin-tartetan banatzen dituzte ikasleak Lazkaoko musika eskolan: 0-3 urte bitartekoentzat musikaren lehen urratsak eta mugimendua lantzen dute; 4-7 urte dituztenekin musika tailerrak eta instrumentu aukeraketak egiten dituzte; 8-12 urte bitartekoei instrumentuak irakatsiz musika taldeetan parte hartzea sustatzen hasten dira. 12 urtetik gorako gazteekin talde esperientziak eta musika garaikidea lantzen dute; azkenik, edozein adinetako jende helduari zuzenduta hizkuntza, instrumentuak edo biak ikasteko aukera eskaintzen die.















