Autobus gehiago Legazpi-Donostia linean ekainaren 1etik aurrera
Ospitalera doan linearen ordutegia ere egokitu egingo dute, Zumarragara transbordoak egiteko garaiz iristeko.
Legazpitik Donostaira joateko eta Donostiatik Legazpira etortzeko bina autobus gehiago izango dira ekainaren 1etik aurrera GO07. Gainera, Legazpi eta ospitalea lotzen dituen DG09 lineako ordutegia moldatu egingo dute, Donostiara joateko bidaiariek Zumarragan transbordoa egin ahal izateko. Hala iragarri dute Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Legazpiko Garapen Iraunkorrerako, Energia Trantsiziorako eta Garraioko zinegotzi Oscar Valbuenak. “inea honen erabilera datuak eta Legazpiko bizilagunek hura erabiltzeko egindako transbordoak aztertu ondoren” hartutako erabaki da.
Zehazki, gaur egun Zumarragatik 10:15ean eta 12:15ean ateratzen diren autobusak, ekainaren etik aurrera, Legazpitik aterako dira 10:05ean eta 12:05ean; eta Donostiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ibilbidea Legazpiraino luzatuko dute. Zerbitzu horiek iazko maiatzean martxan jarri zirenei gehitzen zaizkie: astelehenetik ostiralera, Donostiarako noranzkoan, 06:05ean eta 07:05ean; eta Gipuzkoako hiriburutik 20:45ean eta 21:45ean ateratzen direnak. Larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 08:05ean Legazpitik eta 22:45ean Donostiatik.
Diputatuak zehaztu duenez, azken urteko erabilera datuek erakutsi dute ordu horietan egin duela jende gehienak transbordoa, eta horregatik erabaki da autobusak ordu horietan Legazpitik abiatu edo bertara iristea. Guztira, astelehenetik ostiralera, zortzi zuzeneko konexio izango dira Donsotia eta Legazpi artean, lau goizean eta lau arratsaldean, bueltan.
Transbordoa ziurtatzeko
Bestalde DG09 linearen ordutegiak ere egokitu egingo dituzte, hau da, Legazpi, Zumarraga eta Ospitalea lortzen duen linearenak. Horrela, bermatu egingo dute bidaiariek Zumarragako geltoki intermodalean Donostiara doan linearekin transbordoa egin ahal izatea. Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga bidea egiten duen Gogoratu DG04 linea erabilita ere posible da transbordoa egitea Zumarragan Donostiara joateko.
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.













