Idiazabalgo margolari txapeldunak, Iban Aranburu, Enara Goiburu eta Ainhoa Albisu
IV. Aire Pintura lehiaketa jokatu da gaur goizean Idiazabalen. Helduen kategorian inoizko parte hartzerik handiena izan da. Haurren bi kategorietan 11 lagunek hartu dute parte.
Idiazabalgo Aire Libreko pintura lehiaketako irabazleak.Idiazabalgo Udala. Margolariz bete dira Idiazabalgo txokoak gaur goizean, IV. Aire libreko pintura lehiaketa egin baita. Helduetan inoizko parte hartzerik izan da gainera. 25 helduk hartu dute lehiaketan eta haurren bi kategorietan, 11 haurrek.
18:00etan egin da saribanaketa ekitaldia, udaletxean, Epaimahaia Jokin Telleriak, Ane Mujikak, Joxe Mari Telleriak eta Iñaki Arriaranek osatu dute eta lanen kalitatea goraipatu dute.
Irabazleak ondorengoak izan dira.
- Helduen kategorian
- Lehen herritarra: Iñaki Zabaleta Sanpedro
- Aipamen bereziak: Carlos Uriagereka (Mungia, Bizkaia) eta Fernando de Vicente Garrido (Berriz, Bizkaia)
- Hirugarren saria: Fernando Ureta Castelo (Artziniega, Araba)
- Bigarren saria: Iker Mugarra San Martin (Ugao, Bizkaia)
- Lehen saria: Iban Aranburu Elutsondo beasaindarra
- Haurren kategoria (2014-17)
- Lehen saria: Enara Goiburu Hombre
- Bigarren saria: Xuban Izagirre
- Hirugarren saria: Maren Urkia Sanchez
- Haurren kategoria (2011-2013)
- Lehen saria: Ainhoa Albisu Alustiza
- Bigarren saria: Aiala Aranburu Lasarte
Argazkiak: Manex Usarralde Garmendia













