Goierriko erraldoiek Beasaingo kaleak alaitu dituzte
Eskualdeko zortzi herritako konpartsak elkartu dira bi urteurren ospatzeko: herrira lehenengo erraldoiak ekarri zituzteneko 80. urteurrena eta Mari eta Basajaun erraldoien 40. urteurrena.
Beasaingo erraldoietako batzuk. Goierriko I. Erraldoi eta Buruhandien Topaketa egin dute Beasainen, bi urteurren ospatzeko helburuarekin. Alde batetik, 80 urte betetzen dira herrira lehenengo erraldoiak ekarri zituztenetik, eta bestetik, 40 urte Mari eta Basajaun erraldoiak sortu zituztenetik.
Gaurko topaketan Goierriko zortzi herritako konpartsak elkartu dira: Segurako, Zegamako, Ordiziako, Lazkaoko, Legorretako, Zaldibiako, Idiazabalgo eta Beasaingo taldeak. Musika, berriz, Doinuzar gaitero taldeak jarri du.













