Bakardadeari buruzko hitzaldia Nagusilanekin, ostiralean Brinkolan
Arriurdin auzo elkarteak antolatu du. Saloian izango da, 19:00etan. Nagusilaneko boluntarioen arlo horretan egiten duten lana azaldu dute.
Binkolako Saloian izango da hitzaldia. Arriurdin auzo elkarteak Legazpiko Udalarekin batera antolatuta, Nagusilan elkarteak hitzaldia egingo du ostiralean, hilak 29, Brinkolako Saloian 19:00etan.
Bertan, nahi gabeko bakardadeari aurre egiten laguntzeko elkarteko boluntarioek egiten duten lana azalduko dute.
Hitzaldia herritar guztiei dago zabalduta.













