Denis Itsaso sailburuarekin solasaldia, etxebizitzaren gaia aztertzeko
Legazpiko PSE-EEk antolatu du, eta bihar osteguna izango da, sozialistek Laubiden duten lokalean, 18:30ean, Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Legazpiko PSE-EEk etxebizitzaren gaia jorratzeko eta herriko premiak aztertzeko solasaldia antolatu du ostegunerako, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua gonbidatuta. Legazpiko Elkarte Sozialistaren egoitzan izango da, 18:30ean hasita, herritar guztiei irekita.
Modu honetara, Legazpiko PSE-EEk “herritarren kezka handienetako batekin duen konpromisoa” berretsi du: “Etxebizitza duina eta eskuragarria izatea”.
Topaketa hau Talde Sozialistaren Laubide 17ko lokalean izango da, eta “Administrazioaren eta herritarren arteko zuzeneko komunikazio kanal bat ezartzea du helburu”. Itxasok udalak etxebizitzaren arloan dituen erronkak aztertuko ditu, eta “bereziki azpimarratuko du bere saila etxebizitza babestuaren sustapenarekin konprometituta egiten ari den lana”.
Legazpiko Talde Sozialistak herritarrei dei egin die “herriko hirigintzarako une garrantzitsuan” antolatzen den hitzaldi honetara joateko. “Jakin badakigu etxebizitza dela gure bizilagun askok, batez ere gazteek, beren bizi-proiektua gure udalerrian garatzeko duten oztopo nagusia. Sailburuaren bisita aukera paregabea da herritarrek beren beharrak eta interesak zein diren azaltzeko”.












