Lehen greba eguna dute Fundiciones Estandako langileek
Maiatzaren 12an lanuzteak hasi zituzten, eta gaur greba eguna dute. Hurrengo asteetarako ere zehaztu dituzte greba egunak.
Fundiciones Estandako langileak lantegi aurrean, gaur.LAB Fundiciones Estanda S.A. enpresako langileek lanuzteak hasi zituzten maiatzaren 12an, hitzarmen berri baten aldeko borrokan. Mobilizazio egutegiaren barruan, gaur lehen greba eguna egin dute langileek.
LAB sindikatuaren esanetan, “jarraipen oso zabala” izan du Beasaingo lantokian eta “produkzio guztia geldituta” dago.
Errelebo kontratuak sartzea eta eros ahalmena bermatzea “ezinbestekotzat” jotzen ditu LABek, baita urteko lanaldi orduen murrizketa, eskala bikoitza deuseztatzea edota ordu poltsak murriztea. Sindikatuaren esanetan zuzendaritzak “blokeatuta dauka negoziazioa, eros ahalmena bermatu gabe eta errelebo kontratua bezalako neurriak ukatuz”.
Mobilizazioekin jarraituko dute; ekainaren 2an eta 4an, eta ekainaren 9an, 10ean eta 11n greba egunak dituzte adostuta egutegian.













