Nerea Madinak irabazi du Legazpiko udal egutegiko azken saria
Apirileko lehiaketako galderari erantzun zuzena eman du beste 94 herritarrekin batera, eta bera atera da saridun guztien artean egindako zozketan. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.
Legazpiko Udaleko egutegiak herrian gastatzeko 50 euroko beste sari bat utzi du, apirileko lehiaketarekin. Nerea Madina izan da sariduna, hilabete horri zegokion galderari zuzen erantzunda beste 94 herritarrekin batera, eta guztien artean egindako zozketan irabazle ateratzean.
Madinak Nerea Lopez de Heredia zinegotziaren eskutik jaso du saria.













