Borja Lizarraga legazpiarrak Gipuzkoa ordezkatuko du Mister España lehiaketan
Iaz ere parte hartu zuen sariketan, orduan Bizkaia ordezkatzen. Abuztuaren amaieran izango da lehiaketa, Badajozen.
Borja Lizarraga Gomez (Legazpi, 1995) Gipuzkoako ordezkaria izango da abuztu amaieran jokatuko den Mister España Internacional lehiaketan. Geologiako unibertsitate graduarekin, Legazpin bertan dagoen Burdin Gym gimnasioaren jabea da eta bertan egiten du lan.
Bigarren aldiz parte hartuko du Mister España lehiaketan Lizarragak. Iaz Bizkaia ordezkatu zuen bertan. Aurten, Gipuzkoa ordezkatzeko gonbita jaso du, eta dagoeneko hasita dago bere hautagaitza ondo prestatzeko lanekin.
Mister España Internacional lehiaketa abuztuaren 24tik 30era bitartean izango da jokoan, Badajozeko Medellin herrian.













