Monica Melcova eta Andoni Salamero bat eginda, igandean organo zikloa ixteko
Musika eta poesia errezitaldia uztartuko dituzte, Legazpiko parroki elizan 19:00ean eskainiko duten emanaldian.
Legazpiko parrokiko organo erromantikoari eskainitako aurtengo kontzertu zikloaren azken emanaldiak bi gonbidatu izango ditu igande honetan: Monica Melcova organo jotzailea, eta Andoni Salamero poeta. Musika eta poesia uztartuta, 19:00etan egingo dute emanaldia, parrokian. Sarrera dohainik izango da.
Bi artistek ibilbide propioa eta emankorra dute, bakoitzak bere arloan, eta bat egin dute igandeko kontzerturako. “Emanaldia bitxia, berezia eta originala” eskainiko dute, eta bertan, Monica Melcova organo jotzailearen trebezia eta profesionaltasunaz gozatzeko aukeraz gain, Andoni Salameroren poesia entzuteko, eta “barruratuz gozatzeko egokiera” izango da.













