'Korrika ezin dutenengatik', gaixotasun arraroak eta desgaitasunak ikusarazteko
[ARGAZKIAK] Fernando Magaldik elkartasunezko erronka egin du Lazkaon eta Beasainen, kilometroak pilatuta. Bakuntza batu da erronkara.
Magaldi –eskuinetik lehena– Bakuntzako kideekin korrika, Beasainen.Laida Goiburu Korrika ezin dutenengatik erronka egin dute ostiralean Lazkaon, eta larunbatean Beasainen. Fernango Magaldi da erronkaren bultzatzaile nagusia; kilometroak pilatzen ditu korrika eginez, gaixotasun arraroei eta desgaitasunei ikusgarritasuna emateko. Bakuntza aisialdi taldea batu da erronkara Goierrin. Elkartasunezko erronkari uztailaren 5ean Quintana de Toranzon (Kantabria, Espainia) emango diote bukaera.
Magaldiren hurrengo erronka 660 kilometro etenik gabe egitea izango da, gaixotasun arrarodun bi haur dituen Aramendiako (Nafarroa) familia baten alde. Sei egun eta sei gau egingo ditu korrika, Santiagoko Obradoiroko (Galizia) enparantzatik irailaren 13an abiatu eta Lizarran (Nafarroa) irailaren 20an amaituta.













