Arkatzaren margo eta pintura ikasleen lanak ikusgai gaurtik aurrera
Hilaren 19ra arte izango da ikusgai Kultur Etxean ikasturtean zehar egindako lanen aukeraketa bat. Datorren astelehenean, hurrengo ikasturterako izen-ematea irekiko dute.
Arkatza elkartearen margo eta pintura ikastaroetara joaten diren ikasleek erakusketa egingo dute Kultur Etxean ikasturteari amaiera emateko. Gaur irekiko dute erakusketa eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai.
Ikasturte hau amaitzear da, baina hurrengoari begira, datorren astelehenean, hilak 8, irekiko dute matrikulazioa. Izena emateko epea hilaren 30era arte egongo da zabalik.













