Mailegu epeak luzatu ditu Legazpiko Udal Liburutegiak
Udan goizez bakarrik irekiko du, eta ordutegi berrira moldatzeko erraztasunak eskaintzen dizkie horrela erabiltzaileei.
Udari begira, Legazpiko Udal Liburutegiak luzatu egin ditu liburuen mailegu epeak. Ekainaren 15etik abuztuak 31ra goizez bakarrik egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara, eta horrela, ordutegi horretara moldatzen ez dien erabiltzaileei zerbitzua errazten die.
Beraz, orain liburu bat hartu eta ezin bada, irailera arte ez da itzuli beharrik izango. Gainera, udako oporrei begira maileguan liburu gehiago eramateko aukera izango da.
Informazio gehiago nahi duenak, liburutegian bertan, 943 73 71 86 telefono zenbakira deituta, 639 851 172 zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita edo liburutegia@legazpi.eus helbidera idatzita eskatu dezake.













