Hijos de Martin y Loinaz elkarteko tailerretako ikasleen emanaldiak, Usurbe antzokian
'Albaren hariak' eta 'The Barber' antzezlanak eskainiko dituzte. Sarrerak 3 euroan daude salgai Usurbe antzokiaren webgunean.
Hijos de Martin y Loinaz taldearen emanaldi bat, artxiboko irudian.Beasaingo Udala Hijos de Martin y Loinaz antzerki elkarteko antzerki tailerreko ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte bihar Usurbe Antzokian, 17:00etan. Bi talde dira: 5-10 urte artekoena eta 12-16 urte artekoena. Albaren hariak eta The Barber antzezlanak eskainiko dituzte. Irailetik ekainera bitartean tailerretan landutakoa taularatuko dute. 3 euroan daude salgai sarrerak, usurbe.eus webgunean.













