
Usurbe antzokian egindako ekitaldian ikasleek landutako ikus-entzunezkoak proiektatu dituzte. Ekimenaren helburua "gaztetatik elikadura ohitura osasungarriak zabaltzea eta Beasaingo azokaren nortasuna eta balio sozial eta ekonomikoa indartzea" izan da.

Erretiroa hartuko du bihar Jose Mari Madinak. Udal langileak atezain eta mantentze lanak egin ditu urteetan zehar Haztegi ikastolan, Olamendin eta Doinua musika eskolan. Agur hunkigarriak egin dizkiote ikasleek.

Antzerkia Beasainen eta Zumarragan, Corpus eguna Legorretan, bertso saioa Itsasondon, Izaki Gardenak Ataunen, V. Gazte Eguna Ormaiztegin, dantza eta musika emanaldiak aukeran, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.




