Olarango 'Izarren Show'-an parte hartzeko izen ematea irekita
Ekainaren 13an izango da, Olaran auzoko jaien baitan.
Haurrentzako jolasak Olaran auzoko jaietan. Artxiboko irudia.Zegamako Udala Olaran auzoko jaiak ospatuko dituzte Zegaman, ekainaren 12an eta 13an. Aurreko urteetan bezala pregoiak eta marmitaren jaitsierak emango die hasiera jaiei, txupinazoarekin batera. Gustu eta adin tarte guztietarako ekintzak antolatu dituzte eta ez da atsedenerako tarterik izango bi egunetan zehar.
Aurten ere Izarren Show-a ekimena antolatu dute herriko haur eta gazteei zuzenduta. Ekainaren 13an izango da 18:00etatik aurrera. Talent show formatuko ekimena izango da eta taldetan edo bakarka hartu daiteke parte. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da olaranauzoa@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Izena ematerakoan taldearen izena, partaide kopurua eta bakoitzaren izen-abizenak eta abestu eta dantzatuko den abestiaren izena eta audioa bidali beharko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, euskal kantak eta talde mistoak izatea edo bakarka aritzea lehenetisko da. Lehiaketan, eszenografia —jantziak, orrazkera, apaingarriak…— kontutan hartuko dira puntuazioa ematerako orduan.














