'25 urte Zegama izaten' dokumentala sarean ikusgai
Hainbat antolatzaileren eta kirolariren ahotsen bidez Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25 urteetako pasadizoak, pasioa eta Zegamako espiritua biltzen ditu.
Malen Osa mendi lasterkari oñatiarra, iaz, Aizkorrin gora, zalez inguratuta.Hitza Maiatzaren 17an jokatu zen Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. edizioa, eta hiru aste beranduagoa, ekainaren 7an (atzo) Labrit multimediak ekoitzitako 25 urte Zegama izaten dokumentala Zegama-Aizkorriren Youtubeko kanal ofizialean ikus daiteke. 25 minutu pasako ikus-entzunezkoa da.
“Mende laurden bat lokatza, afizio paregabea, malkoak eta historia egiten. Zegama-Aizkorri ez da maratoi bat soilik; herri oso baten bihotz-taupada da, mendi lasterketen mundua betirako aldatu duena. 25 urte Zegama izaten dokumentalak lasterketaren erroetara garamatza, lehen pauso haietatik gaur egun bihurtu den nazioarteko erakusleiho legendarioraino. Protagonisten ahotsen bidez, 25 urte hauetako pasadizoak, pasioa eta Zegamako izpiritu aldaezina ezagutuko dugu”.
Partaideak
- Alberto Aierbe. Lasterketaren sortzailea
- Ainhoa Txurruka. Lasterketaren zuzendaria
- Rosa Lasagabaster. Lehen edizioko emakumezko irabazlea
- Juan Martin Tolosa. Lehen edizioko gizonezko irabazlea
- Sara Alonso. 24. edizioko (2025) irabazlea
Ekoizpena
- Labrit multimedia taldeak bideratua, Zegama-Aizkorriren antolakuntzarentzat eta Zegamako Udalarentzat.













