Ander Otegi txirrindulari zegamarrak Irungo Done Pedro proba irabazi du
BBK-Euskadi taldeko txirrindularia beste hiru lagunekin ihes eginda iritsi eta esprintean nagusitu da.
Ander Otegi BBK Euskadi taldeko txirrindulari zegamarra. Hitza BBK-Euskadi taldeko Ander Otegi txirrindulari zegamarrak afizionatu mailako Irungo Done Pedro proba irabazi du. Euskaldun txapelketarako proba puntuagarria da, eta atzo jokatu zen. Kepa Ormazabal gabiriarra ihes eginda ibili zen probako lehen kilometroetan, baina lasterketa azken 20 kilometroetan erabaki zen. BBK-Euskadi taldeko zegamarra beste hiru lagunekin heldu zen helmugara eta esprintean nagusitu zen. Joan den asteburuan bigarren izan zen Gasteizen.













