Aurtzakako kideak Donibane Lohizunen dantzan
Begiraleak taldeak antolatzen duen Udaberria Dantzan ekimenean parte hartu du Beasaingo dantza taldeak.
Aurtzakako kideak dantzan Donibane Lohizunen, joan den igandean.Xabier Garmendia Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeko dantzari eta musikariak Donibane Lohizunen (Lapurdi) izan dira igandean, hango Begiraleak taldeak antolatzen duen Udaberria Dantzan ekimenean parte hartzen. Aurtzakak Igartzako ezpata dantza eta Igartzako brokel dantzen saileko piezak eraman ditu Lapurdiko kostaldera, eta Euskal Herriko beste lurraldeetako hainbat talderekin elkarbanatu dituzte Donibaneko kale eta plazak.














