[AZKEN ORDUKOA] Sutea piztu da Ormaiztegiko Seirak enpresan
Gaur, 13:50 inguruan sutea gertatu da Ormaiztegiko Seirak lantokian. Pintura kabina batean hasi da sua,
Gaur, 13:50 inguruan sutea gertatu da Ormaiztegiko Seirak lantokian. Pintura kabina batean hasi da sua, ezustean. Seirakeko langile batek kontatu duenez, pinturaz gain disolbatzaileak ere gordetzen dituzte bertan eta ondorioz, sua azkar hedatu da ke handia sortuz. Sutea gertatu den orduan 30 bat langile zeuden lanean, baina zorionez ez da ezbehar pertsonalik gertatu. Kalte materialak, kontrara, handiak izango dira balorazio zehatzago baten zain badaude ere.

Suhiltzaileak Seirak lantegian sortu den sua itzaltzeko lanetan. Argazkia: Angel Elortza.Angel Elorza

Argazkilaria: Angel Elortza.

Argazkilaria: Angel Elortza.













