Beñat Azketa beasaindarra txapeldun Euskal Herritik Mundura Ampo txapelketan
Aingeru Bernaolarekin batera osatu du bikotea Azketak, eta Oihan Etxeberria eta Oier Elorz hartu dituzte mendean.
Beñat Azketa beasaindarra, binakako finalean, atzo, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Euskal Pilota federazioa Zumarragako Beloki pilotalekuan atzo jokatutako Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako eskuz binakako finalean, Beñat Azketa beasaindarrak txapela jantzi du. Aingeru Bernaola izan du lagun, eta 10 tantora jokatutako bi partidetan nagusitu zaizkie Oihan Etxeberriaei eta Oier Elorzi.
Banakako finalean, Gaizka Carregalek Ekhi Irribarria aramarrari irabazi dio.
Emaitzak
Azketa – Bernaola 10/10 (2)
Etxeberria – Elorz 4/9 (0)
Irribarria 8/3 (0)
Carregal 10/10 (2)

Ekhi Irribarria aramarra, Carregalen aurkako finalean.Euskal Pilota Federazioa
Munduko txapelketari begira
Euskadiko Pilota Federakuntza eta Ampo enpresa dira Euskal Herritik Mundura Ampo txapelketaren antolatzaileak. Txapelketa hori Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruan kokatu dute, urrian Argentinan (Hego Amerika) jokatuko den Munduko Txapelketari begira.
Partidak hainbat udalerritan jokatu dira, hainbat modalitatetan; Goierrin, Ordizian, Olaberrian, Beasainen, Urretxun, Idiazabalen, Seguran, Lazkaon eta Zumarragan.














