'Hutsune handi bat', bihar Usurbe Antzokian
19:45ean emango dute. Sarrera doan da. Garazi Zabaleta beasaindarrak egin du soinu banda.
'Hutsune handi bat' dokumentalaren estreinaldi ekitaldiko irudia, Zelai Ariztin.Asier Zaldua Bihar, ekainak 9, Hutsune handi bat dokumentala emango dute Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:45ean. Sarrera doan da. Anne Zufiaurrek eta Gattiken ekoiztetxeko Alex Areizagak osatutako dokumentalak heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako minak jasotzen ditu, hainbat herritarren testigantzen bidez.
Zufiaurrek 2018an Deustuko Unibertsitatean aurkeztutako Heroina eta HIESa Zumarragan eta Urretxun 80-90 urteetan gradu amaierako lana du oinarrian dokumentalak. Ohorezko matrikula lortu zuen, eta dokumental batean islatzeko aukera garatu zuen gero. Martxoaren 12an estreinatu zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Garazi Zabaleta beasaindarrak egin du soinu banda.













