Zabalik da Aramako herri ostatua esleitzeko lizitazioa
Ekainaren 26a izango da interesdunek proposamenak aurkezteko azken eguna.
Aramako Toki Alai herri ostatuaren jarraitutasuna bermatzeko lizitazio-prozedura berria martxan jarri du udalak. Lizitazioaren bidez, tabernaren kudeaketa eta ustiapena esleituko dira, kalitatezko zerbitzua eskainiko duen eta udalerriaren gizarte-bizitzan aktiboki parte hartuko duen proiektuaren alde eginda. Hartara, zerbitzuaren kalitatea, proposatutako kudeaketa-eredua, ordutegien zein zerbitzuen hobekuntzak, eta herriko jarduerekin lotura izango dira, besteen artean, kontuan hartuko diren alderdiak.
Proposamenak aurkeztu daitezke dagoeneko eta ekainaren 26a izango da horretarako azken eguna. Interesdunek lizitazioaren baldintza-agiriak eta gainerako dokumentazioa kontratatzailearen profilean kontsultatu ditzake. Aramako Udalak pertsona, eragile eta enpresa guztiak animatu ditu prozesuan parte hartzera eta herriko tabernaren etorkizuneko kudeaketan beren proposamena aurkeztera.
Edozein zalantza izatekotan, udalaren webgunera jo daitekeela jakinarazi du.













