Zaldibiatik Lazkaomendira igotzeko bidea itxi egingo dute asteazkenean
Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bionda edo bazter-babesa instalatzeko itxiko dute bidea.
Zaldibiatik Lazkaomendira bidean bazter-babesa jarriko dute eremua. Hitza Ekainaren 10ean, asteazkenean, Lazkaomendirako bidea itxi egingo dute 09:00etatik 18:00ak artean. Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bionda edo bazter-babesa –quitamiedosa– instalatzeko itxiko dute bidea makinak dituen ezaugarriengatik.
Lanak egingo dituen enpresak egunean bertan bukatzeko aukera aurreikusten badu ere, baliteke ostegun goizean berriro ere itxialdi laburrago bat egin behar izatea. Hala balitz, asteazken arratsaldean emango du horren berri udalak.













