Eneko Araiztegi, Amaia Iturriotz eta Nerea Elustondo, Euskal Herriko bertsolari txapelketan
Irailaren 19an Hazparnen (Lapurdi) hasiko da Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia. Hiru goierritar izango dira lehian: Eneko Araiztegi segurarra, Amaia Iturriotz urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Finala abenduaren 20an jokatuko da.
Eneko Araiztegi, Amaia Iturriotz eta Nerea Elustondo.Bertsozale elkartea. Irailaren 19an hasiko da Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia, Hazparnen (Lapurdin). 50 bertsolari ariko dira lehian, 15 saiotan, finalerako txartelaren bila. Tartean, hiru goierritar izango dira: Eneko Araiztegi segurarra, Amaia Iturriotz urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra.
Araiztegik Altsasun izango du lehen saioa irailaren 26an, Iturriotzek urriaren 4an Tolosan eta Elustondok urriaren 11n Agurainen. Goierrin ez da kanporaketako saiorik izango.
Finala abenduaren 20an jokatuko da Irueñean, Nafarroa Arenan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saio guztietako sarrerak ekainaren 17a jarriko dituzte salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean.













