Ekai Berasategik irabazi du aurtengo Oilar Jokoa
Legazpiarrek beste urte batez bete dute XVIII. mendetik datorren ohitura, Korpus Zortzigarrenean. Jende ugari elkartu da plazan jokoa ikusteko.
Ekai Berasategik irabazi du Oilar Jokoa aurten, udaletxe azpitik abiatuta, oilarra zegoen lekuraino lurrean markatutako bide bihurri osoa egin eta oilarrari ezpatarekin ohiko keinua eginda. Begiak itxita, ezpatarekin, eta Goiz Deia txistulariak inguruan Tranka-tranka doinua jotzen zituela egin du bide hori. Txistularien laguntzarekin eta publikoaren jarraibide eta garrasiekin lortu du oilarrarenganaino iristea eta ezpatarekin keinua egitea. Horrela irabazi du Berasategi 12 urteko gaztetxoak aurtengo Oilar Jokoko 20 euroko saria.
Gaurko jokoan bederatzi neskak eta mutikok eman dute izena, eta Berasategi seigarrena izan da parte hartzen. Izena emanda zeuden beste partaideak Luken Comontes, Julen Gantxegi, Enaitz Escudero, Ibai Morales, Unax Trejo, Ainitze Egaña, Maren Altzelai eta Alaiz Astigarraga ziren.














