Hegialden dena gertu dago aurtengo jaietarako
Gaur pintxo-pote berezia izango da dultzaineroek alaituta, eta bihar jaien hasiera. Jai batzordearen kolaboratzaile fidela den gazte kuadrilla batek egingo du pregoia.
Pintxo banaketan laguntzen duen kuadrillak egingo du jaietako pregoia aurten.Tere Madinabeitia Aurreko asteburuan mendi bizikleta martxarekin eta disko festarekin motorrak berotuta, eta gaur dultzaineroek alaituko duten pintxo-potearen ondoren, dena gertu dago Hegialden bihar arratsaldean hasi eta igande gauera arte jaiak ospatzeko. Eskuko egitaraua banatuta dago San Joan, Urtatza, Laubide eta Ariztiaundiko etxeetan, eta auzo multzo horren sarrerako biribilgunean datozen orduetan jarriko dute ohiko ongi-etorri pankarta.
Aurtengo jaiek pregoilari bereziak izango dituzte. Urteetan batzordeari musu truk laguntzen jardun duen kuadrilla batek izango du ohore hori, desgaitasun intelektuala duten hainbat legazpiarrez osatutakoak. Pintxoak banatzen hasi aurretik, oholtzara igoko dira eta hitz batzuk esan ondoren, 19:00etan emango diete hasiera ofiziala jaiei.
Hortik aurrera, parrandak ez du atsedenik izango igande gauean azken su artifizialak isildu arte. Hiru egun dira, eta ekitaldiz bete-beteak datoz, izan musika, izan dantza edo izan kirola. Gastronomiak ere bere lekua izango du, eta herriko txikienekin ere gogoratu dira jai batzordekoak.
Sustraiak, hasteko
Aurten Sustraiak dantza taldea ere batu da Hegialdeko jaietara, eta dantzari txikienek emanaldia eskainiko dute ostiral arratsaldean, Laubideko kale nagusian. Ikasturte amaierako jaialdia izango da gaztetxo horientzat, eta makina bat dantza eskainiko dituzte, 60 lagunen artean, Goiz Deia txistulari bandaren doinuak lagunduta.
EGITARAUA
Ostirala. Ekainak 12
- 17:00. Sustraiak dantza taldeko haurren jaialdia.
- 19:00. Festen hasiera oholtzan, desgaitasun intelektuala duten legazpiarren kuadrillarekin. Ondoren, pintxoak.
- 19:15. Hegialdeko txaranga eta Primo Bayo.
- 22:15. Kuadrillen herri afaria kalean, jatekoa norberak eramanda.
- 00:00. Bide Batez, erromeria.
- 03:30. Dj Woolen.
Larunbata. Ekainak 13
- 10:30. Xake partidak.
- 11:30. Alaitasuna errondaila, Doinua musika eskola, Getxoko AIsband, Bizkaiko G2/LEI klarinete taldea eta AI, Ze Taldea!
- 12:00. Herri kirolak haurrentzat.
- 14:30. Herri bazkaria, zamorar erara prestatutako paellarekin. Txartelak: Insausti, Maiatza, Gure Kabia, Sorgin Orrazi, J.M. Vega farmazia eta Raquel belar denda.
- 16:00. Trapalata txaranga.
- 18:30. Badajozeko San Vicente de Alcantarako La Besana Folklore Elkartea, Korosti dantza taldeak gonbidatuta.
- 20:00 eta 00:00. Jamaika Show orkestra.
Igandea. Ekainak 14
- 10:15. Meza Olamendin.
- 11:30. Auto erakusketa.
- 12:00. Entzierroa Toricoarekin.
- 12:00. Legazpiko dultzaineroak.
- 16:00. Txirrista erraldoia.
- 18:00. Alicia Lurralde Miresgarriaren kalejira.
- 20:00. Chunchin lbañezen rantxerak.
- 22:30. Su artifizialak.













